Errosarioko jaietan murgilduko dira gaur Ugarten giro onenean

YARZA AMEZKETA.

Asteburu honetan ospatuko dira Ugarten Errosarioko Amaren jaiak. Gaur kanpai jotze eta suziriekin emango zaie hasiera jaiei arratsaldeko 19:00etan eta jarraian bertso-poteoa egingo da Angel Mari Peñagarikanorekin eta Unai Mendizabalekin, afalordura arte. Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria egongo da, eta atsedenaldian toka lehiaketa antolatuko da.

Jarraian gaupaseroen arteko jolasak antolatuko dira, besteak beste, karretil karrera, bikrosa eta aulki jokoa. Goizaldera arte musika eta karaokea izango dira eta etxeratu aurretik txokolatada eta baratxuri-zopa banatuko dira.

Fotos

Vídeos