Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Erromeria gaur Azkaraten Azken Muga egitasmoaren barruan

DV

AZKARATE.

Sábado, 19 de agosto 2017, 01:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bigarren urtez martxan jarri dute Azken Muga egitasmoa, Zarateko lepoan. Honela, gaur goizean erromeriak hartuko du lekua Azkaratetik (Nafarroa) barrena, autoz bertaratu daitekelarik. Eguraldi txarra eginez gero, berriz, Bedaion ospatuko da.

Bertan izango dira Alaitz eta Mattie, Beteluko trikitilariak, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioko txistulariak, Joxe Ramon Garikano txistularia, Iruñeko Muthiko Alaiak dantzariak eta Araiko albokariak.

Gaurko prestatu duten egitaraua goizeko 11:30ean hasiko da, eskultura parkearen bisitaldiarekin. Eguerdiko 12:00etan Aralarko bi aldeetako artzainen argazkia egingo da.

14:00ak aldera bazkaria bana-tzen hasiko dira. Segurako sukaldarien eskutik, marmitakoa izango da kasu honetan (doakoa).

15:00etatik 18:00etara bitartean, Edor Zubeldia Band arduratuko da giroa alaitzeaz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios