Erretirodunen eguneko bazkarirako izen emateak irekiak

YARZA

Ikaztegietako Udalak erretirodunen eguna ospatuko du hilaren 19an, igandea. Goizean meza nagusia izango da eta ondoren Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek emanaldia eskainiko dute elizan bazkariaren aurretik. Bazkaria Ostatuan egingo da eta bertara joan nahi dutenek Udaletxean izen eman beharko dute asteazkena baino lehen, bost euro ordainduta.

Fotos

Vídeos