Erregionalak goiko postuetara hurbildu dira Astigarraga Mundarrori irabazi ostean

Kadeteek Euskaldunaren aurka lortutakoa izan da asteburuko beste garaipen bakarra

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurreko erregionalen mailako taldeak aurrerapauso handia eman du multzoko sailkapenean asteburuan lorturiko garaipenari esker. Astigarraga Mundarroren aurka 3-2 irabazi zuen Santos Irazustabarrenaren taldeak eta hirugarren postuan jarri da hamahiru punturekin. Hurrengo jardunaldian bosgarren dagoen Danenaren aurkakoa izango dute alegiarrek eta sailkapeneko goiko postu horietan egonkortzen saiatuko dira.

Pasa berri den asteburuan garaipena lortu duen Intxurreko beste taldea kadeteena izan da: 2 eta 1 nagusitu ziren Euskaldunaren aurka. Sailkapeneko seigarren postuan daude hamaika punturekin eta datorren jardunaldian bigarren dagoen Ostadarren zelaian jokatuko dute.

Jubenilen kategoriari dagokionez, gizonezkoek bolada onari amaiera eman behar izan zioten Danenaren zelaian 4 eta 2 galduta. Hala ere, lehen postuan jarraitzen dute eta Idiazabalen aurkakoa izango dute etxean asteburuan. Maila bereko neskek 0 eta 4 galdu zuten Añorga indartsuaren aurka. Laugarren daude eta beraien atzetik dagoen Hernaniri egingo diote bisita hurrengo jardunaldian.

Infantiletan, mutilen Aralar Intxurre A eta B taldeak punturik gabe geratu dira. Lehenengoek 5 eta 2 galdu zuten Lazkaon. Hirugarren postuan daude bederatzi punturekin eta bigarren dagoen Idiazabalen aurka jokatuko dute asteburuan etxean.

Bigarrenek 8 eta 0 galdu zuten Billabonan, eta porrot hori ahazten saiatuko dira Tolosaren aurka etxean jokatuko duten hurrengo jardunaldiko neurketan. Azkenik, maila bereko neskek 1-2 galdu zuten Goierri Gorriren aurkako partida. Zazpigarren postuan jarraitzen dute eta bosgarren dagoen Danenaren zelaian jokatuko dute datorren asteburuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos