Errebote eremuaren diseinurako bilera bihar

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Errebote plaza, Herriko plaza, arboladia eta frontoi zaharrean sortu nahi den espazio berria diseinatzeko bilera egingo da bihar, larunbata. Kultur etxean izango da lan bilera irekia, 11.00etatik 13.00etara bitartean. Bertan espazioaren diseinuan dauden aukerak aurkeztuko zaizkie herritarrei eta proposamenez eztabaidatuko da. Martxoaren 24ean beste bilera bat egingo da, apirila eta ekaina bitartean proiektuaren idazketa teknikoa egiteko. Proiektua lantegian jardun zuten profesional gazteek eta Koldo Telleriak dinamizatzen duen Dunak taldeak idatziko du. Lanak aurrera eramateko 250.000 euroko kreditua eskatzeko asmoa du Udalak eta obrarekin urte amaieran hastea aurreikusten da.

Ibilaldi neurtua

Ibilaldi neurtua egingo da igandean, Gipuzkoako beste lau herrietan bezala, eskolarteko jokoen barnean. Txangoaren irteera 8.30etatik 9.00etara bitartean egingo da eta bi ibilbide izango dituzte parte hartzaileek: Motza, 2 ordu t'erdikoa, eta luzea, 3 ordu térdi ingurukoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos