Entsegu lokal berria erabili nahi dutenekin bilera egingo etzi

A.G.

Alegiako Udalak herriko musikariei gogorarazi nahi die asteartean, uztailaren 4an, bilera izango dutela kultur etxean egokitzen ari diren lokal berriari buruz hitz egiteko. Arratsaldeko 18:30ean izango da batzar hori kultur etxeko areto nagusian, eta entseguetarako lokal berria erabili nahi duten herriko musikari guztiei luzatu die bertaratzeko deia. G Bileraren ostean, lokaleko kide izan nahi dutenentzat izena emateko epea zabalduko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos