Entrenatzaile pertsonal batekin ikastaroa antolatu du Ibin kirol klubak Berrobin

YARZA BERROBI.

Ibin Kirol Klubak entrenatzaile pertsonal batekin ikastaroa antolatu du kirola egiten hasi edo praktika hobetu nahi duten herritarrentzat. Ikastaroa lau hilabetez luzatuko da, otsailetik ekainera bitartean, eta 18 urtetik gorako herritar guztiei zuzendua egongo da. Gaur, ostegunean, hilaren 1ean, informazio bilera antolatu da Begi Urdin gaztegunean 18:00etatik aurrera. Ikastaroan izena emateko epea jada irekita dago datorren hilaren 15a arte, ibinkirolkluba@gmail.com helbidean, eta gaurko bileran ere egin ahal izango dira. Ikastaroan hiru talde osatuko dira ahalik eta modu egokienean lantzeko, 18-30 urte bitartekoak, 30-55 urte artekoak eta 55 urtetik gorakoak. Kirol entrenamenduaz gain ikastaroan arlo osagarriak ere landuko dira, hala nola, elikadura eta norbere buruaren ezagutza.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos