Eñaut Elorrieta izango da gonbidatu berezia ostiralean Asteasun

I.A. ASTEASU.

Ostiral honetan, hilak 24a, Asteasuko Musikarien Eguneko gonbidatu berezia Eñaut Elorrieta izango da. Hitzordua Usarrabi frontoian 22:00etatik aurrera izango da. Bertan, 80 musikaritik gora ariko dira oholtza gainean, mota guztietako musika eta instrumentuak jo-tzen. Santa Zezilia egunaren bueltan egiten da hasi ziren Asteasuko musikari guztiak batzen dituen Musikarien Eguna. Dagoeneko laugarren edizioa du, eta urtetik urtera arrakasta handitzen doa.

Emanaldi berezian Elorrieta gernikarra eta Ken Zazpi talde ezaguneko kantaria, zenbait kantu bakarrik egingo ditu, eta beste hainbatetan herriko musikariekin batera ariko da. Estilo aldetik, kontzertu anitza izango da, herriko taldeek jorratzen duten musika-mota zabalaren erakusle.

Hainbat elkarte ariko dira oholtzan: txistu-taldear, trikitixako ikasleak, Usarrabi koroa, Pello Errota ikastolako haurrak eta Inolaz taldea. Horiei batuko zaizkie instrumenturen bat jotzen duten herritar asko: klarinete, biolin, zeharkako flauta, eskusoinu, tuba, bateria, baxu eleltriko, etab.

Guztien artean kontzertu itzela emango dute, 2euroko sarreraren truke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos