Eñaut Elorrieta izango da Asteasuko Musikarien Eguneko gonbidatu berezia

ARRARTIBEL ASTEASU.

Gaur zortzi, hilaren 24an, Usarrabi frontoian gaueko 22:00etatik aurrera 80 musikaritik gora ariko dira oholtza gainean, mota guztietako musika eta instrumentuak jotzen. Santa Zezilia egunaren bueltan egiten da hasi ziren Asteasuko musikari guztiak batzen dituen Musikarien Eguna. Dagoeneko laugarren edizioa du, eta urtetik urtera arrakasta handitzen doa. Gainera, edizio bakoitzean elementu berriren bat edota sorpresaren bat prestatzen dute antolatzaileek.

Aurtengo edizioak gonbidatu berezi bat izango du: Eñaut Elorrieta gernikarra, Ken Zazpi talde ezaguneko kantaria. Zenbait kantu bakarrik egingo ditu, eta beste hainbatetan herriko musikariekin batera ariko da. Estilo aldetik, kontzertu anitza izango da, herriko taldeek jorratzen duten musika-mota zabalaren erakusle. Hainbat elkarte ariko dira oholtzan: txistu-taldear, trikitixako ikasleak, Usarrabi koroa, Pello Errota ikastolako haurrak eta Inolaz taldea. Horiei batuko zaizkie instrumenturen bat jotzen duten herritar asko: klarinete, biolin, zeharkako flauta, eskusoinu, tuba, bateria, baxu eleltriko, etab.

Guztien artean kontzertu itzela emango dute, 2euroko sarreraren truke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos