Eñaut Elorrieta eta Asteasuko musikari desberdinen arteko kontzertua berezia izan zen

Txistularien eta pandero taldea, trikitixako ikasleak, Usarrabi koroa eta ikastetxeko haurrak Elorrietarekin./
Txistularien eta pandero taldea, trikitixako ikasleak, Usarrabi koroa eta ikastetxeko haurrak Elorrietarekin.

IMANOL ARRATIBEL ASTEASU.

Asteazkenean, hilaren 22an, Xexili Eguna izan zen, baina Asteasun ostiralean ospatu zuten Musikarien eguna. Eñaut Elorrieta gernikarra, Ken Zazpi talde ezaguneko kantaria eta herriko musikari ezberdinak, 80 musikalariak kon-tzertua berezia eskeini zuten, laugarren edizioan, Usarrabi frontoian, betetea. Eñaut Elorrieta, aurtengo gonbidatua, kanta batzuk kantatu zuen bakarrik eta beste hainbatetan herriko musikariekin batera ari zen.

Estilo aldetik, kontzertu anitza izan zen eta hainbat elkarte ari ziren oholtza gainean: Asteasuko txistularien eta pandero taldea, trikitixako ikasleak, Usarrabi koroa, Pello Errota ikastolako haurrak, Inolaz taldea eta beste hainbat musika tresna jotzen dituzten herriko musikariak egon ziren: klarinete, biolin, eskusoinu, tuba, bateria, baxu eleltriko, gitarrak edo zeharkako flautaren laguntzaz euskal kantutegian oinarritutako emanaldia eskeini zuten talde ezberdinetan banatuta eta kantu eta doinu asko izan zituzten gozagarri. Bukaeran, Elorrieta eta talde guztiak batera: 'Itsasoa gara' eta 'Ilargia' abestu zuten

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos