Emotio abesbatzaren saio arrakastatsua

YARZA ABALTZISKETA.

Txalburu Kultur Astea aurrera doa ekitaldi ugarirekin. Ostegunean herritar ugari gerturatu ziren Larraitzeko Andre Mariaren baselizan Ordiziako Emotio abesbatzak eskaini zuen emanaldira. Estilo ezberdinetako abestiak eskaini zituen emakumez osatutako taldeak eta amaieran, ikusleekin batera, 'Hator, Hator' Gabon kanta abestu zuten. Ikusleek ederki pasa zuten kontzertuan.

Gaur Txerri festa

Gaur Txerri Festa ospatuko da Abaltzisketan. Aurten lehenengoz txerri osoa erosi du udalak Argaian eta burruntzian erreko da. Aurretik 'Urteko Txalburu' saria emango da eta ondoren bertso saioa egingo dute Julio Soto eta Amaia Agirre bertsolariekin. Gainera, elkarteak mus txapelketa antolatuko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos