Emakumeenganako indarkeriari buruzko solasaldia gaur

YARZA

Bihar, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren Nazioarteko eguna ospatzen da eta horren harira solasaldia antolatu da gaur ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Batzarremuñon. Albistegietan jasotako argazki, bideo eta albiste ezberdinak erakutsi eta denen artean komentatuko dira. Bihar larunbatean, berriz, 20:00etan, kontzentrazio zaratatsua egingo da plazan txilibituekin, kazolekin, eta abar, hotsa ateraz. Berdintasun sailak herritar guztiak animatzen ditu bi ekitaldietan parte hartzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos