Emakumeen nazioarteko egunaren ekitaldiak gaur

LABAIEN BERASTEGI.

Emakumeen nazioarteko egunaren inguruan, hainbat ekitaldi antolatu dira Berastegin. Gaur, elkarretaratzea egingo da 19:00etan hasita. Egunari dagokion manifestua irakurri ondoren, Batukada taldeak emanaldia eskainiko du. Bihar, erabilera anitzeko aretoan, zoru pelbikoaren inguruko hitzaldia eskainiko da Arindu Fisioterapia Zentruaren eskutik, 17:30ean. Ondoren afaria egingo da bertan, ondoren, dantzaldia ere iragartzen da, DJ Txokorekin. Igandean, arratsaldeko 17:00etan hasita, 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua eskainiko da. Ohiana Iguaran, Onintza Enbeita eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan eta Amaia Agirre gaiak jartzen. Ondoren, tertulia eta merienda.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos