Emakumeen greba-deia Martxoaren 8rako

IRAOLA

Zaldibiako emakumeek greba-deia egiten dute Martxoaren 8rako, Emakumeen nazioarteko grebarekin bat eginik, «eredu ekonomiko honek zapaltzen dituelako». Atera duten agiriaren arabera, Europan emakumeek astean 26 orduz jarduten dute lanean ordainik gabe. Hego Euskal Herrian, berriz, gizonek %35,6 gehiago kobratzen omen dute, eta «exijitzen dute enplegu berdinarekin soldata berdina kobratzea». Bestalde, diotenez, emakume langile asko lan erregimen orokorretik kanpora dago, eskubide laboralik gabe. Beste gauza askoren artean badiote hau ere: etxe barruko langileen esklabo-bizitza, amatasuna goraipatzen bada ere, lan-merkatuan zigortu, emakumeen pentsioak baxuagoak dira edo emakume gazteei formazio eta esperientzia handiagoa exijitzen omen zaie, hala ere lan-prekarietate handiagoa da emakumeen artean. Azkenik, indarkeria matxistaren atala ere aski zabala dela oroitu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos