Emakumeen eguneko ekitaldietan parte hartzeko deialdia

YARZA IKAZTEGIETA.

Bihar, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekitaldi antolatu dira bailaran. Tolosan goizean elkarretaratzea egingo da eguerdian Triangulo plazan eta arratsaldean Donostiako Boulevarrean egingo da 20:00etan. Bietara joan nahi duten ikaztegietar emakumeek elkarrekin joateko hitzorduak antolatu dira. Tolosara joateko 11:50eko trena hartuko da eta Donostiara joateko 18:55ekoa. Bestalde, aurten ere emakumeen afaria antolatu da larunbatean Herrigintza elkartean. Afaria gizonek prestatuko dute eta horretarako izena eman nahi dutenek gaur, dute izena emateko azken eguna, udaletxean. Afarira joan nahi duten emakumeek Ostatuan eman beharko dute izena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos