Emakumeen eguneko afarian izen-ematea bihar arte

NÚÑEZ ALKIZA.

Urtero bezala Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira Alkizan, eta horiekin batera emakumeentzako afaria egingo da ostiralean, martxoaren 9an, Ostatuan. Afaria iluntzeko 20:00etan izango da eta izena emateak bihar eguerdira arte egongo dira irekita.

Bi menu prestatu ditu Ostatuko Mari Carmen Echeverriak egun horretarako, biak 20 eurotan.

Afarira joan nahi dutenek Ostatuan bertan, udaletxean edota liburutegian izena eman dezakete, baita ere 688604466 telefono zenbakira deituz edota kultura@alkiza.eus helbidera mezua bidaliz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos