Emakumeen egunean planto

Idiazabal.  Kalera atera ziren emakume heldu, gazte eta umeak euren aldarrikapenak egitera. /  ELORZA
Idiazabal. Kalera atera ziren emakume heldu, gazte eta umeak euren aldarrikapenak egitera. / ELORZA

TOLOSALDEA-GOIERRI.

Emakumeen egunaren baitan, atzo Tolosaldea, Goierri, Betelu eta Araitz bailarako herri gehienetan ekitaldiak burutu ziren. Goiz zein arratsaldez adin guztietako emakumeak protagonista bihurtu ziren antolatutako kontzentrazio, lanuzteak, bazkari, manifestazio, kazerolada eta bestelako hitzorduetan. Gogoan izan zuten Euskal Herriko mugimendu feministak 'Emakumeok planto!' erantzuna bikaina izanik herri guztietan. Aurtengoan gainera, enpleguaren greba planto egunaren ardatz bat besterik ez zela izango iragarri zuten antolatzaileek, «hezkuntza, kontsumoa eta zain-tza ere geldiaraztea baita ere mugimendu feministaren jomuga».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos