Emakume eta kazetaritzari buruzko solasaldia gaur

ION MUÑOA ZERAIN.

Gaur arratsaldeko 6:30ean, Zeraingo kultur etxean emakumeak, komunikabideak eta kazetaritza hizpide dituen solasaldia izango da hiru belaunalditako kazetarien artean. Elixabete Garmendia, Arantxa Arza eta Leire Palacios mahaiaren-inguruan elkartu, eta bakoitzaren esperientziatik abiatuta, komunikabideetan eta kazetaritzan emakumeak duen presentziaz eta paperaz jardungo dira.

Mus txapelketa bihar

Liztormendi elkarteak neguoro antolatzen duen mus txapelketa bihar arratsaldean jokatuko da Zerainen. Arratsaldeko 4etatik 4:30etara bitartean eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek, eta ohi bezala, bikoteka jokatuko da zortzi erregetara. Irabazleek txapel preziatuez gain, herriko gazta eta sagardoa, ardoa eta afaria jasoko dituzte. Bigarren geratzen den bikoteak herriko gazta eta sagardoa eta afaria jasoko ditu saritan. Eta hirugarren eta laugarren bikoteentzat ere izango da afari ederra. Eta horrez gain, parte hartzaile guztien artean, herriko arkume eder bat zozketatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos