Elkartasun azoka irekiko da asteburu honetan Berastegin

Lortzen den dirua Wukro-ra bidaliko da

LABAIEN BERASTEGI.

Bigarren eskuko produktuen azoka egingo da asteburu honetan Erretoretxe ondoko aparkaleku azpian. Bertan utzi ahal izango dira, jostailuak, haltzariak, liburuak, ipuinak, eta orohar etxeetan erabilpenik emate etzaien produktuak, baldintza bakarra, produktuak egoera onean eta txukun egotea da. Salmenta, asteburuan egingo da gaur hasita, arratsaldeko 16:15etan irekiko dira ateak eta 19:00 arte egongo da zabalik. Larunbatean eta igandean berriz, goizez irekiko da azoka, 11:30etatik 13:00etarako ordutegian. Lortzen den dirua Wukro-ra bidaliko da bertako proieturen bati bultzada bat eman asmoz

'Ni eta punto' ostiralean

Ostiral honetan, gaur, 'Ni eta punto' helduentzako ipuin saioa eskainiko da udaletxeko erabilera anitzeko gelan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Beatriz Egizabalen eskutik joango da ekitaldia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos