Elbarrena auzoko jaiak irailaren 5tik 10era bitartean

Norton, EH Sukarra talde eibartarraren abeslaria.
Norton, EH Sukarra talde eibartarraren abeslaria.

Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, Danena Kirol Elkartea eskutik

IMANOL ARRATIBEL ZIZURKIL.

Irailaren 5etik aurrera ospatuko dituzte Elbarrenan festak, 10era arte ekintza ugarirekin.

Hala lehen egunean, irailaren 5ean hauxe izango da egitaraua: 19:00etan Zizurkilgo X. Kros mistoa neska eta mutilez osatutako bikoteen-tzat. Izena emateko lasterketa baino ordubete lehenago azaldu behar da. Dohainik izango da. 20:00etan, barrikotea.

Irailak 6, asteazkena: 19:00 Danborrada herrikoia Jun da Jo txarangak lagundurik. 19:15 Haurrek egindako buruhandien kalejira. 20:00 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, Danena Kirol Elkarteari omenaldia (beraiek botako dute txupinazoa Pasuseko balkoitik). Ondoren buruhandiak. 20:20 Danborrada. 21:30 Herri afaria, Olentzo jatetxearen eskutik. Afaria bukatu ostean txarangak jarraituko du. 02:00 Karaokea.

Herri afarirako txartela Egarri eta Olentzo jatetxeetan erosi ahal izango da, irailaren 5a bitartean. Prezioa: 20 euro. Bestalde, danborradako entsegua gaur izango da 19:00etan, Atxulondo Kultur-etxean. Parte hartzeko ezinbestekoa da entsegura joatea eta bertan izena ematea. 2002. urtean edo lehenago jaiotakoek har dezakete parte.

Irailak 7, osteguna: 12:00 Apar-festa eta ur-jolasak (materiala norberak eraman beharko du: kuboak, uretako pistolak...). 16:00 Ginkana. 18:00 'Zoozoom' ikuskizuna. Markeliñe antzerki taldearen eskutik. Ondoren buruhandiak. 20:00 Patata tortilla lehiaketa. Lehiaketan egindako tortillak jan eta afaltzeko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan. Lehiaketarako suak eta tresnak talde bakoitzak eraman beharko ditu. 22:00 Bertso-saioa: Amaia Agirre, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Aritz Mujika eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren Maria Lasa eta Irati Iruzun trikitilari bikotea.

Irailak 8, ostirala: Gazte eguna.10:30 Jokulandia. Puzgarriak eta berrerabilitako trasteekin jolasak. 13:00 Triki poteoa. 14:00 Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan. Ondoren Kantaldia Erein taldearekin. 17:30 Haur jolasak eta haur tailerrak Aurrera plazan. Ondoren Txokolatada. Jarraian Buruhandiak Joxe Arregi plazan. 18:00 Elektrotxufla elektrotxaranga. 21:15 Gazte bokata-afaria. 23:00 Suzko zezena. 23:30 Kontzertuak. EH Sukarra eta Bad Sound System.

Gazte bazkarirako txartelak Atxulondo, Egarri eta Iriarte tabernetan egongo dira salgai irailaren 5arte. Prezioa 10 euro. Bakoitzak bere platera eta mahai-tresnak eraman beharko ditu.

Irailak 9, larunbata: Mozorro eguna. 11:00 Atxulondoko giltzaren bila (haurrek erdi aroko mozorroekin etorri beharko dute). Ondoren Mozorro Show-aren prestaketa (bazkalostean egingo duten dantza eta kantu show-a prestatuko dute). 14:00 Herri bazkaria. Jarraian Postre lehiaketa eta bingoa. 18:00 Haurren mozorro show-a. 19:00 Goitibera jaitsiera Fraisoroko aldapan behera. 20:00-21:30 Dantzaldia Laket taldearekin. 23:30 Dantzaldia Laket taldearekin. Jarraian mozorro lehiaketa. Ondoren Dj Gatxet eta DZ.

Herri bazkarirako mahaiak eta aulkiak erreserbatu ahal izateko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, zerrenda udal bulegoetan egongo da irailaren 6 arte. Goitibera jaitsieran parte hartzeko kaskoa derrigorrezkoa da. Bestelako babesak janztea ere gomenda-tzen dute.

Eta, irailak 10, igandea: 08:00 Diana. 11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik. 13:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna. 13:30 Jubilatuen jokoak. 14:30 Jubilatu bazkaria plazan. 16:00 IX. Joxe Arregi mus txapelketa. 16:30 Erraldoi eta buruhandi konpartsa. Añorga, Villabona, Usurbil eta Zizurkilgo erraldoiekin (irteera: Ugareko parkea). Ogitarteko iluntzea. 21:00 Bocabeats umore-beatBox ikuskizuna. Afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita. Mahaiak eta aulkiak egongo dira. 22:15 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatzen dizuegu). Ondoren Melokotoi Sariak. Mus txapelketan 2.000. urtean edo lehenago jaiotakoek hartu ahal izango dute parte.

Fotos

Vídeos