Ekitaldi ugari Euskararen Eguna ospatzeko Anoetan

NÚÑEZ ANOETA.

Etzi igandean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Anoetan ere hainbat ekitaldi antolatu dira. Goizeko 10:30ean diana joko dute herriko trikitilariek eta txistulariek buruhandiekin eta erraldoiekin batera. 11:00etan haurrentzako eta gaztetxoentzako tailerra izango da. Guztien artean 'Tolosaldean euskarak 365 egun' esaldia kolorez beteko dute eta gero udaletxe aurrean jarriko da. Eguerdian mosaiko erraldoia osatuko da plazan, parte hartu nahi dutenek ordu erdi lehenago gerturatu beharko dute plazara.

Ondoren, Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko da eta mosaikoari argazkia aterako zaio. 12:30ean kantu-jira abiatuko da plazatik herriko musikariekin. Amaieran Kuku elkarteak salda eta txorizoa banatuko ditu parte hartzaileen artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos