Ekitaldi ugari emakumeen eguna dela eta Bidania-Goiatzen

Txinkorta eskolan berdintasuna lantzeko tailerrak egingo dira

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Gaur Emakume Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira Bidania-Goiatzen. Txinkorta eskolan berdintasuna lantzeko tailerrak egingo dira, 11:00etatik 15:00etara bitartean.

Besteak beste, amantalak egingo dituzte eta eskolako balkoian zintzilikatuko dituzte Emakumeen Eguna irudikatzeko, nesken irrifarren argazkiak atera eta poster erraldoia egingo da. Gainera, 'Dale una bofetada' bideoa ikusiko dute eta 'Zein polita zaren' eta 'Denok zu' abestiak entzungo dira. Amaieran, denen artean hausnarketen ondorioak idatziko dituzte eta poster erraldoian jarriko dituzte.

Arratsaldean, berriz, 19:00etan elkarretaratzea egingo da balio anitzeko eraikinaren aurrean. Jarraian, 'Coria eta itsasoa' pelikula eskainiko da balio anitzeko gelan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos