Ekitaldi desberdinak antolatu dira azaroaren 25aren baitan Asteasun

I.A. ASTEASU.

Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna. Gizartean dugun arazo larrietako bat izanik, eta guztiok landu beharrekoa, Asteasuko Udalak herritari guztiei zuzendutako zenbait jarduera antolatu ditu. Gaur, 19:00etan Udaletxean «Mikromatxismoak» hitzaldia, Mikel Otxotorena soziologo eta Genero eta Maskulinitatearen nazioarteko aholkulariaren eskutik. Eta, azaroaren 25a, Kontzentrazioa, 12:00etan, Herriko plazan. Kontzentrazioan zenbait kanta abestuko dira eta kontzentrazioa amaitzean gaztain-jatea egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos