Ekhi Zugasti eta June Sanz, San Silbestreko irabazleak

Lasterketako irabazleak, garaikurrekin, eta herriko alkatea. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Lasterketako irabazleak, garaikurrekin, eta herriko alkatea. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

NÚÑEZ LEGORRETA.

Ohitura den bezala, urteari amaiera emateko San Silbestre krosa antolatu zen Legorretan, aurten XXVI. edizioa izan zuena. Adin guztietako korrikalarientzako lasterketak izan ziren eta guztiek eraman zuten etxera goxoki edo piku poltsa bana. Guztira 175 parte hartzaile izan ziren.

Gainera, lasterketa bakoitzeko lehenengo neskak eta mutilak garaikurra izan zuten. Honela, sei eta zortzi urte bitartekoetan Hegoi Ezeiza eta June Gonzalez izan ziren garaileak, bederatzi eta hamar artekoetan Markel Gonzalez eta Ainhoa Aseginolaza, hamaika eta hamabi urtekoetan Martin Iraola eta Yok Larrea, hamahiru eta hamalau urtekoetan Nasser Salaberria eta Nerea Santos, eta hamabost urtetik gorakoetan Ekhi Zugasti eta June Sanz.

Gaur, berriz, Eguberrietako egitarauaren baitan haurrentzako filma eskainiko da Herri Antzokian. Proiekzioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos