'Ekairi gutuna' izango da aurtengo gutun lehiaketako gaia

Hilaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak

NUÑEZ LARRAUL.

Aurten ere Aiztondo Zerbitzuen mankomunitateak Gutun Lehiaketa antolatu du. Sei urtetik gorako edozein pertsonek aurkeztu ditzakete beren lanak. Aurtengo gaia 'Ekairi gutuna' izango da. Ondarrun bere buruaz beste egin zuen gazte transexuala zen Ekai. Chrysallis elkarteko kideekin harremanetan dabiltza lehiaketako antolatzaileak. Haur eta nerabe transexualen gurasoen elkartea da Chrysallis. Aiztondoko Gutun Lehiaketako epai-mahaian parte hartzeko

  Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake. Gutun bakoitza gehienez bi orrialdekoa izango da, euskaraz eta eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Epaimahaiak estiloa, kontatutakoaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna kontuan hartuko ditu baloratzerakoan, eta eskuz idatzitakoen kasuan, baita kaligrafia ere. Lan guztiak originalak eta aurretik argitaratu gabeak izan beharko dute.

  Gutun lehiaketa lau mailatan antolatu da: A maila sei eta zortzi urte artekoentzat, B maila bederatzi eta hamaika urte artekoentzat, D maila hamabi eta hamasei urte artekoentzat eta E maila hamazazpi urtetik gorakoentzat.

  Gutunak posta arruntez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira. Posta arruntaz bidaltzeko egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal txiki batean sartuko dira eta izenorde bat idatziko da kanpoaldean. Ondoren, kartazal hori eta gutuna kartazal handiago batean sartuko dira Aiztondoko mankomunitateko bulegora bidaltzeko 'Aiztondo XI Gutun Lehiaketa, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko Bulegoak, Muñoa kalea 36 behea' helbidera.

  Posta elektronikoz bidaltzeko, bi fitxategi ezberdin bidali beharko dira mezuan. Gutuna 'Izen ordekoa' izeneko fitxategian eta egilearen datuak 'Egilea izeneko fitxategian. Mezua aiztondokogutunak@gmail.com helbidera bidali beharko da. Edozein zalantza argitzeko 943693930 telefono zenbakira deitu ahal izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos