Ehiza eta Natura Azoka larunbatean egingo da

Antolatzailek atzoko agerraldian. / E.A.

Egun osoan zehar ehizari lotutako ekintzak antolatu dira

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Datorren larunbatean, uztailaren 15ean Zegaman egongo den III. Ehiza eta Natura Azokaren berri eman zuten atzo udaletxean Karraztarro Ehiz Elkarteko kideek eta Zegamako alkatea den Joseba Izagirrek. Uztailaren 15ean, egun osoan zehar izango dira ehizari lotutako jarduerak Zegaman. Ehiza era desberdinetan egiten duten txakurren erakusketa, falkoneria, ehiztari erreskate probak, plater tiroa eta era guztietako ekimenak antolatu dira.

Bestalde, ehiz materiala ere izango da bai ikusgai eta bai erakusgai ere Zegamako pilotalekuan: erremolkeak, erropa eta oinetakoak armategiak, pentsuak... eta harrentzta ere puzgarriak izango dira goiz eta arratsalde.

Jubilatuen Elkartea

Gaur asteazkena, uztailak 13, hitzaldi interesgarria izango da Zegamako Jubilatuen Elkartean.

Zegamako Jubilatuen Elkartean Segurako notarioarekin elkarrizketa-hitzaldi bat antolatu dute testamentu, oinordekotza, banku kreditu eta abarrei buruz azken lege aldaketak ekarri dituen berrikuntzak azaltzeko.

Hitzaldi interesgarri hau edonorentzat dago irekita eta arratsaldeko 19:00etan izango da.

Fotos

Vídeos