Egutegirako argazki lehiaketa antolatu du Anoetako Udalak

Zortzi argazki sarituko dira, egutegian aterako direnak, eta bakoitzak 50 euroko saria izango du

NÚÑEZ ANOETA.

Azken urteetan bezala herritarren argazkiekin osatutako egutegia argitaratuko du Anoetako Udalak. Aurtengo gaia 'urak dakarrena' izango da eta argazkiekin erakusketa bat egingo da azaroan Kultur eta Kirol Astearen baitan Abraham Olano Kiroldegian eta udalaren webgunean.

Lehiaketa honetan Anoetan erroldatuta dagoen edozein pertsonak parte hartu dezake, baita Anoetako Herri Ikastolako ikasleek, bakarka edo taldeka, eta gehienez 3 argazki aurkeztu daitezke. Guztiak horizontalak izan beharko dira eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira CD batean, txiskero edo pendrive batean euskara zerbitzura eramanda, edo euskara@anoeta.eus helbide elektronikora bidaliz. Beraiekin lan egiteko gutxieneko kalitatea izan beharko dute. Argazkiekin batera gutunazal berean egilearen izen-abizenak, kontakturako telefono zenbakia, helbide elektronikoa, argazkiak non atera diren eta argazki bakoitzari dagokion esaera zaharra, hitz joko edo errimatxoa ere agertu beharko dira. Udalak zortzi argazki sarituko ditu, egutegian aterako direnak, eta bakoitzak 50 euroko saria edukiko du. Epaimahai batek aurkezten diren argazki guztien artean aukeraketa egingo du eta, hauen artean, herritarren botoekin aukeratuko dira egutegian argitaratuko direnak. Puntu gehien lortzen dituen argazkiaren egileak datorren urteko lehiaketan epaimahaiko kide izateko aukera izango du. Udalak izango du azken hitza sarituko diren argazkiei dagokienean, eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzan gauzetarako.

67ko kintoen bazkaria

1967an jaiotako herritarrak bazkari batekin ospatu nahi dute beren 40. urtemuga. Bazkaria azaroan izango da, nahiz eta eguna eta tokia oraindik zehaztu gabe dauden. Joateko interesa dutenek 607.232.022 telefono zenbakira deitu dezakete izena eman edota informazio gehiagorako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos