Borrar

Egurrezko hesia egiteko tailerra hasiko da gaur arratsaldeanLizartzan

YARZA

LIZARTZA.

Viernes, 23 de febrero 2018, 00:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Naiara Delgadok egurrezko hesia egiteko tailerra emango du ostiraletan Lizartzan. Lau saiotan eskola aurrean jarriko den hesia diseinatu, marraztu eta margotuko da. Tailerra haurrei zein helduei zuzenduta dago. Sei urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute. Tailerra Kultur Gunean izango da arratsaldeko 16:30etik 18:00etara.

Lehen saioa gaur ostiralean, arratsaldean izango da hesiaren diseinua egin eta egurra prestatuz.

Datorren ostiralean, martxoaren 2an, hesia margotzen hasiko dira eta hurrengoan, hilaren 9an, margotzeaz bukatuko dute. Tailerraren azken eguna martxoaren 16an izango da, barniza emanez eta muntaketa prestatuz. Amaieran, guztien artean eskola aurrean jarriko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios