Bi eguneko jaiak izango dira Gaztelun

YARZA GAZTELU.

Andra Mari jaiak prest dituzte Gaztelun, datozen astelehen eta asteartean ospatuko dituztenak. Astelehenean, abuztuaren 14a, eguerdian txupinazoa botako dute eta puzgarriak eta zaldi-karroan ibiltzeko aukera egongo da. Ondoren, herriko haurrek eta gazteek bazkaria izango dute eta 16:00etatik aurrera haurrentzako jolasak antolatuko dira. Ondoren, apar festa. Jarraian herriko gazteek kon-tzertua eskainiko dute eta 21:00etan herri afaria frontoian. Afalostean DJ Jotatxo eta atsedenaldian jolasak antolatuko dira.

Andra Mari egunean txistulariek eta dultzaineroek emango diete hasiera egunari. 11:00etan meza nagusia emango eta ondoren hamaiketakoa eskainiko da Erroizpe Azpin. Eguerdian haurren arteko pilota partidak jokatuko dira. 13:00etan toka txapelketa eta arratsaldean, herri kirol saioa izango da Gaztelu eta Txarama artean. 20:00etan patata tortilla lehiaketa eta 21:30ean Mirari Martiarena eta Txikiren bakarrizketak izango dira.

Fotos

Vídeos