Egun handia izan zen atzokoa Herri Eskolan

Gaztetxoek Mari Domingirekin atera zuten argazkia. /  B.P.
Gaztetxoek Mari Domingirekin atera zuten argazkia. / B.P.

Mari Domingiren bisita jaso zuten ikasleek eta euren gutunak eman ahal izan zizkioten

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Egun handia izan zen atzokoa herri eskolan. Haurrak urduri zeuden Mari Domingiren bisita espero zutelako eta goizeko 11:00etan Olentzeroren laguntzailea, eskolan sartu zen haurrak ezagutzera.

Haur guztiak gela batean eseri ziren ongi etorria emateko eta Gabon-kantak abestu ondoren, ikasleek, eurek idatzitako gutunak eman zizkioten eskura. Opari jaso eta gero Mari Domingi agurtu zuten datorren astelehena arte, ea eskatutako gauzak jasotzen dituzten.

Igandea

Izan ere bihar, Gabon Eguna, Olentzerori ongi etorria egingo zaio herri gunean. Ikazkina Olaberrira etorri aurretik jende ugari ibiliko da kantu-eskean auzoak eta baserriak alaituz. Baserritarrez jantzita haur eta heldu irtengo dira gabon abestiak abestera. Haurrak, guraso eta ezagunez inguratuta, goizeko 10:00etan San Joan plazatik, autobuses, Ihurrera jaitsiko dira eta han abestu eta gero Errekalde auzora joango dira abestea.

Ihurre Zaharrean, 12:45erako Olentzerok prest izango du eszenatokia. Haur bakoitzak Olentzerori bere jostailua eskatzeko garaia izango da. Haurrek eurek idatzitako gutunak emango dizkiote eskura eta Olentzerok haur guztiekin hitz egiteko aukera izango du. Olentzerok eskutitzak jaso eta hurrengo egunera arte itxaron beharko dute umeek eskaerei kasu egin dien edo ez jakiteko. Bitartean helduek gabon kantekin girotuko dute unea.

Hemendik, dei egiten zaie olaberritar guztiei joan daitezela Olentzerori ongietorria ematera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos