Eguberrietako kontzertua eskaini zuten Aduna eta Irurako musika ikasleek

Eguberrietako abesti ezagunak abestu zituzten Adunan. /  NÚÑEZ
Eguberrietako abesti ezagunak abestu zituzten Adunan. / NÚÑEZ

NÚÑEZ TOLOSALDEA.

Eguberrietako emanaldia eskaini zuten Loatzo Musika Eskolako ikasleek Adunan eta Iruran. Iruran, Loatzo Musika eskolako ikasleek eta Eguzki Goxo abesbatzak musika emanaldi berezia eskaini zuten Eguberrien atarian. Musika tailerreko zein klarinete, gitarra, flauta, saxofoi, perkusio, piano, biolin, bonbardino, tronboi, tronpeta, trikitixa eta txistu ikasleek parte hartu zuten emanaldian Gabon kanta ezagunak joz. Besteak beste, 'Argitxo', 'Olagarin', 'Skal Herria', 'Eguberritako zortzikoa', 'The First Nowell', 'Ume eder bat' edota 'Donna Donna' eskaini zituzten. Gainera, amaieran, Eguzki Goxo abesbatzak 'Kanona' eta 'Amets Egin' abestu zituzten. Ohitura bezala, denek batera 'Hator hator' abestuz amaitu zen kontzertua.

Adunako Eliza herritarrez bete zen Loatzo Musika Eskolako ikasleek eskaini zuten Gabon kontzerturako. Maila guztietako ikasleek parte hartu zuten, tailerreko txikienetatik instrumentuetara. Eguberri kantak entzun ahal izan ziren bereziki, 'Gabon Olentzero', 'Gaueko Izar', 'O come all the faithful', 'Gabon kanon', 'Hallelluyah' eta 'Kanta Gabon kanta', baina bestelako abesti ezagunak ere entzun ahal izan ziren, besteak beste, Adeleren 'Hello', Lor taldearen 'Zure doinua' eta Offenbach-en 'Barcarola'. Ikusleek gogoz txalotu zuten haurren lana.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos