Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Egitarau zabalarekin ospatuko dute gaur Euskararen Eguna

YARZA

LEGORRETA.

Sábado, 2 de diciembre 2017, 01:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar, igandean, ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira gaur egitarau zabala antolatu du Ugaro eskolak. Goizeko 9:30ean abestiak izango dira gimnasioan, eta 11:00etan altxorraren bila antolatuko da herrian zehar.

Eguraldi txarra bada, abestiak 10:00etan hasiko dira eta 11:30ean globoekin hitz politenaren tailerra egingo da, gero balkoitik zintzilikatuko dena.

Gainera, arratsaldeko 17:00etan udaletxe inguruan 'Begira, begira, zuk horrela egingo zenuke?' erakusketa egongo da, Elegunea euskara elkarteak antolatuta eta 'Euskararen arbola' tailerra izango da herritar guztientzako.

Echezarretako etorkizuna

Legorretako Udalak Goieki agentziarekin eta GAC arkitektura bulegoarekin Echezarreta paper-fabrikaren eraikin multzo bat biziberritzeko proiektua garatu du. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu dute gaur, herritarren aurrean Legorretako Herri Antzokian goizeko 11:00etan.

Aldaietako irteera

Datorren hilaren 20an urteko azken irteera antolatu du Aldaieta elkarteak. Irteera Irunera eta Baionara izango da. Goizean goiz Irunen osasunerako produktuen aurkezpenean izango dira eta ondoren Baionako Eguberrietako azoka bisitatuko dute. Bazkaltzeko Irunera itzuliko dira.

Irteera doakoa izango da. Autobusa goizeko 8:30ean aterako da Legorretatik. Parte hartu nahi dutenek datorren astelehenean eta asteartean eman behar dute izena, abenduaren 4an eta 5ean, goizeko 11:30etik 12:30era elkartean bertan.

Bestalde, Olatz Nazabal masajistak bost masaje-txartela oparitu dizkio Aldaieta elkarteari. Zuzendaritzak bazkideen artean zozketa egin du eta ondorengo kideak izan dira sarituak: Joseinazio Zugasti, Nikolas Amondarain, Gloria Lopez de Murilla, Kontxita Ortiz eta Lutxi Ibañez.

Elkarteko zuzendaritzaren bulegoan jaso ditzakete gonbidapenak. Elkarteak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Olatz Nazabali egindako opariagatik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios