Ederki pasa zuten gazteek gabonetako tailerretan Olaberrian

Gaztetxoak antolatutako batukada tailerrean. / B.P.
Gaztetxoak antolatutako batukada tailerrean. / B.P.

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Aurten ere, Olaberriako Udalak, gabonetako tailerrak antolatu ditu gaztetxoek denbora librea ahalik eta hoberen pasa zezaten.

Jolas Txokoan 4 eta 11 urte bitarteko txikiek egunotan gauza desberdinak ikasi eta egin dituzte, adibidez, eskulanak, jolas kolektiboak, sukaldaritza... baina, tailerrek, gehienbat, herriko haurrak elkar ezagutzeko balio izan dute.

Gaztetxoek, batukada tailerra eta saskibaloiko partidu bat ikusteko aukera izan dute. Ederki pasa zuten guztiek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos