Ederki pasa zuten haurrek herri kirol saioan

Herri kiroletan aritu ziren haurrak eta antolatzaileak. / YARZA
Herri kiroletan aritu ziren haurrak eta antolatzaileak. / YARZA

YARZA AMEZKETA.

Herritar guztientzako egitarau osoa izan zen atzokoa Amezketan. Eguerdian haurren eta gaztetxoen herri kirol saioa antolatu zen. Lau taldetan banatuta proba ezberdinetan parte hartu zuten: segan, kixki biltzen, oskolak biltzen, zaku karreran, zakua eramanez eta korrika. Guztiak gogoz aritu ziren proba ezberdinetan eta ikusleen animoak jaso zituzten.

Gaur pilota partida

San Bartolome jaiak agurtzeko profesionalen arteko eskuz binakako bi pilota partida jokatuko dira gaur arratsaldean Larrunarri pilotakekuan. 17:00etan hasiko da jaialdia eta lehenengo partidan Mendizabal III.ak eta Erostarbek osatutako bikotea Ugalde eta Tolosaren aurka arituko dira. Ondoren, Altuna II.a eta Merino II.a Jaka eta Rezustaren aurkakoa izango da. Sarrerak 15 eurotan egongo dira gaur salgai takilan bertan.

Fotos

Vídeos