Dokumentala, kafe tertulia eta antzezlana astean zehar

DV ORMAIZTEGI.

Gaur martxoaren 8, emakumearen nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu eta burutuko dira datozen egunetan. Hain zuzen, bihar martxoak 9, ostirala, 'En tránsito' dokumentalaren emanaldia eta tertulia izango da, 18:00etan Zumalakarregi Museoan, gazte zein helduei zuzenduta dagoelarik. Emanaldiaren ondoren solasaldia izango da, Bidez Bide Elkarteko Soraya Ronquilloren partaidetzarekin.

'En tránsito' lanak egonkortasun ekonomiko bila Europara bidaiatzen duten milaka ama latinoamerikarren errealitateari ekiten dio eta beraien urrutiko seme-alabekin dituzten harremanekiko ondorioak.

Martxoaren 10ean, larunbata, Elixabete Garmendia Lasa kazetariaren eskutik, emakumeak ezkondu eta gero fabriketan lanean jarraitzeko 1970eko hamarkadan Ormaiztegiko lantegietan emandako urratsen gakoak ezagutzeko aukera izango da, Zumalakarregi Museoan, ospatuko den kafe tertuliaren bitartez. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasera.

Doako ekitaldiak dira biak, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea telefonoz 943889900 edo mzumalakarregi@gmail.com.

Igandean, Evaren alabat kale antzezpena ikusgai izango da 18:00etan eliz atarian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos