Dena prest Zegaman IV. cava festarako

Asteburu honetan ospatuko da

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Dena prest dute Zegaman IV. cava festa ospatzeko. Asteburu honetan gure dendetako apaletan normalean agertzen ez diren cavak dastatzeko aukera izango da, izan ere, Zegama eta Sant Sadurní d'Anoiaren arteko erlazioa sendo mantentzen da. Sant Sadurnin dauden cava upategi handi eta txiki ezagutu eta dastatzeko aukera izan dute zegamarrok. Cavaz gain, jakiak ere labeleko produktuak izango dira errazioka salduz, cavarekin batera dastatzeko eta lasai lasai afari eder bat egin asmoz, Zegama-Zaldibi arteko autobus zerbitzua izango da bai ostiralean eta baita larunbatean ere. Lehen autobusa 00:00etan irtengo da eta bigarrena 01:55etan, Zegamatik Segura, Idiazabal, Beasain, Ordizia eta Zaldibiaruntz.

Fotos

Vídeos