Dena prest dute Betelun inauteriak ospatzeko larunbat honetan

URRIZALKI BETELU.

Datorren larunbatean, Betelun izango dira inauteriak. Goizeko 10:30ean mozorro eta karrozen desfilea izango da Herriko Plazan. 11:00etan Kalejiraren hasiera 3 indarock elektrotxarangarekin. Ohitura zaharrei eutsiz, Karrika Dantza errepidetik abiatuko dira. Arratsaldeko 15:00etan, herri bazkaria frontoian izango da. Ez ahaztu txartelak 15:30ean frontoiko atea itxiko da.

Bazkalostean 'Eman ezazu showa' izango da. Kuadrila bakoitzak nahi duen antzerkia koreografia egin dezake. Arratsaldeko 18:00etan dantzaldia iragarrita dago FanGo taldearekin. Gaueko 12:30ean hasita dantzaldia izango da DJ Oizanirekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos