Dena prest Andra Mari jaietarako

Dantza emanaldi arrakastatsua eskaini zuten aurten ere Bidania-Goiatzeko festetan Alurrekoek. / NÚÑEZ
Dantza emanaldi arrakastatsua eskaini zuten aurten ere Bidania-Goiatzeko festetan Alurrekoek. / NÚÑEZ

Ostiralean, hilak 8, goizeko 11:00etan botako da txupinazoa eta arratsaldean bertan batukada tailerra antolatu dute

YARZA ELDUAIN.

Bi egun besterik ez dira falta Elduaingo jaiei hasiera emateko. Datorren ostiralean goizeko 11:00etan botako da txupinazoa eta arratsaldean batukada tailerra egingo da, patata tortilla prestatzea den bitartean.

Ondoren, pintxoak banatzen diren bitartean batukada izango da. Iluntzean Berrobiko antzerki taldeak 'Aingerutxoak' lana eskainiko du eta eguna amaitzeko erromeria izango da Ingo al deu? taldearekin gauerditik aurrera.

Larunbateko egitaraua

Hurrengo egunean, larunbatean, goizean haurrentzako jokoak egongo dira eta ondoren haurrentzako eta helduentzako toka txapelketa antolatuko da. Segidan herri bazkaria izango da eta arratsaldean puzgarriak, buruhandiak, zezentxoak eta soka-tira egongo dira.

Gauerdian Sukarra 37ren kontzertua hasiko da, rock melodikoa egiten dute, eta ondoren Elizagoien Ahizpak taldearekin erromeria izango da.

Igandean, pailazoak

Igandean, ohitura den bezala haurren pilota partidak jokatuko dira frontoian eta eguerdian hamaiketako herrikoia egingo da txakolina, piparrak, txorizo egosi eta sagardoarekin. Arratsaldean Kiki, Moko eta Koko pailazoen ikuskizuna egongo da eta segidan Alurr dantza taldearen emanaldiak emango die amaiera jaiei.

Fotos

Vídeos