Idi dema eta usakume tiraketa Bidaniko jaietan

Ipeñarrieta baserriko aita semeak 47 plaza osatu zituzten.
Ipeñarrieta baserriko aita semeak 47 plaza osatu zituzten. / NÚÑEZ

Urretxuko Ipeñarrietako Asier eta Anderrek irabazi zuten idi dema

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Bidaniko San Bartolome jaiak giro onean doaz aurrera. Atzo egun osoan usakume tiraketa antolatu zen Usarre berri zelaian. Ehun parte hartzaile inguru aritu ziren goiz eta arratsaldez usakumeak tiratzen saiatzen.

Gainera, ohitura den bezala, ostiral gauean idi proba antolatu zen Bidaniko plazan. Herritar eta ikusle ugari gerturatu ziren plazara bi idi pareen arteko lehia ikustera. Parte hartzaile bakoitzak hogei minutuko denbora izan zuten 1.400 kilo inguruko 'Bidani' harriarekin ahalik eta plaza gehien egiteko. Lehenengo Urretxuko Ipeñarrietako Asier eta Ander aita-semeak atera ziren eta 47 plaza osatu zituzten. Ondoren, Olarreagako Aitorrek eta Iñaki Belamendiak 49 plaza osatzea lortu zuten.

Gaurko egitaraua

Gaur 11:30ean Meza Nagusia ospatuko da elizan eta ondoren herriko trikitilariek emanaldia eskainiko dute plazan. 17:00etan Bidania eta Errezilgo gazteen arteko desafio mistoa jokatuko da eta ondoren, herri kirol saioa izango da. Gauean, 22:30ean Maialen eta Irati trikitilariekin erromeria.

Fotos

Vídeos