Datorren ikasturterako haurrentzako jarduerak

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo haurrentzako hainbat jarduera antolatu ditu Aiztondo mankomunitateak datorren 2017-2018 ikasturterako. Ikastaroak urrian hasiko dira, ekainera arte, eta astean behin izango dira, ordu beteko saioekin.

Pilota, kirola ezagutuz (patinak, atletismoa eta txirrindularitza), zumba, antzerkia, 'Bat, bi hiru! Has dadila musika!', musika, euskal dantzak, eskulanak, robotika eta xakea dira aurten antolatu diren ikastaroak. Bakoitzeko plazak mugatuak dira, baina, aldi berean, gutxieneko izen-emateak betetzen ez badira talderik ez da osatuko. Izena emateak irekiak daude jada. Horretarako, izen-emate orriak behar bezala beteta itsaso@aiztondo.eus helbidera edo 688722486 zenbakira whatsapp bidez bidali beharko dira.

Fotos

Vídeos