Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Datorren asteburuan egingo da Esparruko erromeria

Irailean emango diete hasiera Amalurrekoek asteburuetako mendi irteerei eta Esparruko erromeria izango da lehen hitzordua

DV

LAZKAO.

Martes, 12 de septiembre 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Benito ikastola eta Amalur mendi elkarte lazkaotarraren artean 2017/2018 ikasturterako antolatu dituzten mendi irteerei datorren igandean emango zaie hasera, Esparruko erromeriarekin. Normalki, irailaren hirugarren igandean ospatzen da Esparruko erromeria Lazkaon eta ohitura horri eutsi nahi izan diote aurten ere.

Egitaraua

Honela, igandean, irailak 17, txupinazoak emango die irteera mendizaleei herriko plazan, goizeko bederatzietan. Esparrura abiatuko dira (727m), 12:00etatik aurrera festarekin hasteko; bertan, eguraldiak ez badu zapuzten.

Iban Urdangarin eta Iñaki Apalategi bertsolariek eta Oin Arineko dantzariek omenaldia egingo diote ikurrinari lehenengo eta haur eta helduentzat ohiko jokoak ospatuko dira ondoren. Guztia giro-tzeko, txalapartaren musika eta trikitalariak izango dira goiz guztian zehar.

Azkenik, herri bazkaria ospatuko da, posible bada Esparrun bertan. Eguraldi txarra egingo balu, ospakizunak herriko plazan izango lirateke.

Aurtengoan, gainera, mendizale ausartenak aurreko arratsaldean abiatu eta gaua Esparrun akanpatuta egiteko aukera izango dute. 17:30ean irtengo dira plazatik mendian lo egin nahi dutenek.

'Altxorraren bila' jolasa antolatu dute hauentzat lehenengo larunbatean eta izarrak teleskopioz ikusiz amaituko dute eguna ondoren.

Larunbatean, arratsaldeko zazpietatik aurrera, buruhaundi eta txixtulariak izango dira Lazkaoko kaleetan giroa berotzen hasteko ardura izango dutenak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios