Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Joan den urteko dantzari txikiak, Beko Bideko plazan. M.A.
Dantzari txikien  eguna, gaur Ibarran

Dantzari txikien eguna, gaur Ibarran

Bidania-Goiatz, Altzo, Berrobi, Lesaka eta Debako dantzariak izango dira etxekoekin batera

M.A.

IBARRA.

Sábado, 9 de junio 2018, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur ekingo diote Dantzari Txiki Egunari Ibarran, 10:00etan. Herriko Alurr dantza taldeak parte hartzeaz gainera, inguruko herrietako haurrek ere egingo dute dantza; besteak beste, Bidania-Goiatz, Altzo, Berrobi, Lesaka eta Debakoek. Orotara, 300 haur espero dira, Ibarrakoak kontuan hartu gabe.

Kaleak girotu ondoan, bazkariari emango diote hasiera plazan, eta arratsaldeko 16:00etan Gauargi taldearen erromeriak emango dio jarraipena egunari.

Emanaldi berezia

Aipatutakoaz gainera, egunean bertan Alurr taldeak 'Urrats' izenburupean emanaldia eskainiko du herriko plazan, 22:00etatik aurrera, ikasturtea agurtzeko. Guztira, Alurreko hamaika taldek dantzatuko dute, hots, 150 dantzari inguruk.

Ikasturteko amaierako ekitaldiak zenbait estilotan oinarrituko koreografiak izango dituela azaldu du Eli Nosellasek; hain zuzen ere, dantza tradizionalak eta euskal pausoetan oinarritutako koreografiak jarriko dituzte, aurtengoan, oholtza gainean. Asteburua azkentzeko, Hondarribian eskainiko du Alurrek 'Irradak' ikuskizuna bihar, Itsas Etxe auditorioan, 20:00etatik aurrera.

Inscripicón del Lauburu

El Lauburu Ibarra abre sus puertas para las futuras promesas del fútbol sala, invitando a todos a que lo prueben. Los juveniles, aquellos nacidos entre 2000 y 2002, podrán apuntarse para la prueba que tendrá lugar los días 12 y 13 de junio, de 18.00 a 19.30 horas.

Los interesados podrán obtener más información, a través del email lauburuke@lauburuke.com o llamando al 627 459 940.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios