Dantzari gazteen emanaldiak agurtu zituen aurtengo Saninazioak Altzon

Alurr dantza taldeko kideak emanaldiaren baitan.
Alurr dantza taldeko kideak emanaldiaren baitan. / ARGAZKIAK YARZA

YARZA ALTZO.

Artea eta Alurr Dantza taldeek eskainitako emanaldiak eman zieten amaiera aurtengo Saninazio jaiei. Herriko gaztetxoekin batera, Ibarrako dantza taldeko kideak ere aritu ziren ikuskizunean.

Hasieran, ikasturte honetan balleta ikasten aritu diren gazteek ikasitakoa erakutsi zuten eta, segidan, euskal dantza tradizionalak eta koreografia berritzaileagoak uztartu zituen ikuskizuna eskaini zuten eta talde guztiek herritarren txalo zaparrada jaso zuten.

Arratsaldean Frontoi zaharreko Pelota Txapelketaren finalak jokatu ziren. Txikien mailan Gailur Elduaienek eta Harkaitz Muruak, 16-20 galdu zuten Ibai Goitiaren eta Martin Elolaren aurka. Eta gaztetxoetan Ane Ugartemendiak eta Andoni Iturriozek 18 eta 15 irabazi zieten Saioa Goitiak eta Haritz Estebanek osatutako bikoteari, eta helduetan berriz, Iker eta Ander Zubeldiak 8 eta 22 galdu zuten Beñat Amiano eta Unai Mujikaren aurka.

Jaiegun guztietan giro ona izan da nagusi, eguraldia lagun, izan ere, ekitaldi guztiak aurreikusita zeuden antzera ospatu ahal izan dira. Herritarrek gogoz parte hartu dute, bai kuadrilen egunean, baita San Inazio bezperako dantza-soka eta gauerdiko eresiaren ekitaldian, eta gustora aritu ziren dantzan gaueko kontzertuetan.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos