Dantzan amaitu zituzten Adunan Andra Mari festak

Oinkari dantza taldeak eta Hika teatroak 'Sagartu' kale-ikuskizuna eskaini zuten. / ARGAZKIAK NÚÑEZ
Oinkari dantza taldeak eta Hika teatroak 'Sagartu' kale-ikuskizuna eskaini zuten. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

NÚÑEZ ADUNA.

Bost eguneko egitarauaren ondoren, dantzak eta musikak eman zioten amaiera Andra Mari jaiei. Goizean herritarrak izan baziren dantza emanaldia eskaini zutenak, arratsaldean bertsolarien txanda izan zen. Gauean, berriz, Oinkari dantza taldeak eta Hika teatroak 'Sagartu' kale-ikuskizuna eskaini zuten.

Frontoia ikuslez bete zen emanaldirako eta guztiek gogoz txalotu zuten sagarraren inguruan eskainitako dantza eta antzerki emanaldia. Segidan, Hesian taldearen kon-tzertua hasi zen, jaiei amaiera bikaina emateko.

Fotos

Vídeos