Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Langaurre eguna maiatzaren 27an egingo da. A. GOIKOETXEA
Dantza tailerrarekin jarriko da martxan udaberriko  kultur egitaraua

Dantza tailerrarekin jarriko da martxan udaberriko kultur egitaraua

Apirilaren 20an Iker Laurobak kontzertua eskainiko du eta ekainaren 9an 'Herria kantuan III' jaialdia egingo da

AMAIA GOIKOETXEA

ALEGIA.

Viernes, 6 de abril 2018, 01:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorres astelehenetik ekainaren 23ra bitarte luzatuko da Alegiako kultura batzordeak udaberrirako prestatu duen egitaraua. Astelehenean bertan emango zaio hasiera helduentzako plaza dantza tailerrari, eta hilaren 16an, 23an eta 30ean ere izango dira saioak. Horrekin batera, datorren ostiralean, hilak 13 dituela, 'Petresku, etzi ez etsi' haurrentzako antzerkia izango da ikusgai 16:15ean Elizpe zineman.

Apirilaren 20an Iker Lauroba eta Zentinelak zuzenean ariko dira Elizpen gaueko 22:00etan, eta astebete geroago ordu eta toki berean Sutarri dantza taldeak 'Bidean' ikuskizuna eskainiko du. pirileko hitzorduekin bukatzeko, gogora dezagun hilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta horren harira bi egun geroago Apika taldeak 'Ipuinak dantzan' izeneko kontaketa saioa eskainiko duela 17:00etan liburutegian.

Azoka ekologikoa

Maiatzeko hitzordu nagusien artean hilaren 6an ospatuko den V. Azoka Ekologikoa eta hilaren 27ko Langaurre eguna aipa genitzake. Eta ekainaren 9an 'Herria kantuan III' jaialdia ospatuko da. Bi hilabete horietako ekintza guztiak datak gerturatu ahala aletuko ditugu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios