Dantza solteko txapelketaren 41. ekitaldia jokatuko da larunbatean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Euskal Herriko Dan-tza Solteko 41. Txapelketa jokatuko da larunbatean Baratze pilotalekuan. Arratsaldeko 6:00etan hasiko den lehiaketan 13 bikotek parte hartuko dute eta, ohizkoa den moduan, fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dituzte, txistuaren eta trikitixaren doinuarekin. Atsedenaldian, epaimahaiak sailkapena erabakitzen duten bitartean, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia ikusi ahalko da. Dantza txapelketa Euskal Telebistan emango da gauean.

II. Dantza Eguna

Arratsaldeko txapelketaren aurretik, II. Dantza Eguna egingoa da larunbatean, Azpilla Dantza Taldeak antolatuta. Plazan topaketa egingo da 11:30ean polka erraldoia dantzatzeko asmoarekin, Azpillako dantzariek gidatua. Ondoren beste dantza ba-tzuk izango dira, Errebal taldearen eskutik. Bazkariaren ondoren, 15:30etik 17:00etara, beste dantza saio bat izango da Errebal taldearekin eta ondoren, 17:15ean, kalejira egingo da Baratze pilotalekura.

Fotos

Vídeos