Dantza solteko txapelketan hamairuk bikotek hartuko dute parte gaur

Idoia Besada eta Xabier Artola izan ziren iazko txapeldunak. Aurten ere arituko dira Seguran. / JOSE MARI LÓPEZ
Idoia Besada eta Xabier Artola izan ziren iazko txapeldunak. Aurten ere arituko dira Seguran. / JOSE MARI LÓPEZ

Txapelketa arratsaldeko 18:00etan hasiko da Baratze pilotalekuan

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Euskal Herriko Dantza Solteko 41. Txapelketa jokatuko da gaur Baratze pilotalekuan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko den lehiaketan 13 bikotek parte hartuko dute eta, ohizkoa den moduan, fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dituzte, txistuaren eta trikitixaren doinuarekin. Atsedenaldian, sailkapena erabakitzen diren bitartean, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia ikusi ahalko da. Dantza txapelketa Euskal Telebistak emango du gauean, 22:00etan.

Protagonistak

Dantzariak izango dira gaurko protagonista nagusiak eta 13 bikote arituko dira oinen gainean jolasean, zozketa egin ondoren, orden honetan: Jon Ander Iriondo - Maider Arrieta, Azpeitia. Beñat Olano - Amaia Uralde, Gasteiz. Gorka Kerejeta - Leire Eizmendi, Azpeitia-Errezil. Ekain Uzkudun - Laura Bastida, Azpeitia. Iker Sanz - Ane Urruzola, Lezo-Villabona. Gorka Etxeandia - Sara Chaves, Gasteiz. Pierre Latasa - Miren Arbelbide, Urruña-Miarritze. Mikel Subinas - Maite Beobide, Azpeitia. Julen Berrondo - Nagore Berrondo, Errezil. Amets Amubieta - Larraitz Larrañaga, Azpeitia. Julen Murgiondo - Saioa Galarraga, Bergara. Xabier Artola - Idoia Besada, Irura-Pasaia. Irati Aranguren - Leire Urresti, Azpeitia-Getaria.

2016ko irabazleak, Xabier Artola eta Idoia Besada, Seguran izango dira gaur, baita ere bigarren egin zutenak, Iker Sanz eta Ane Urruzola, eta hirugarrenak eta 2014ko irabazleak diren Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga. Epaimahaia Euskal Dantzarien biltzarreko Josu Ibarra, Nerea Vesga, Antton Mendizabal, Arantxa Garin eta Ander Garitaonandiak osatuko dute, eta Ainhoa Mendiburu eta German Nestaresek jantzienak.

II. Dantza Eguna

Dantza Egunaren bigarren ekitaldia ere izango da gaurkoa, Azpilla Dantza Taldeak antolatuta. Herriko plazan topaketa egingo da goizeko 11:30ean polka erraldoia dantzatzeko asmoarekin, Azpillako dantzariek gidatua.

Ondoren beste dantza batzuk izango dira, Errebal taldearen eskutik. Bazkariaren ondoren, arratsaldeko 15:30etik 17:00etara, dantza saioek jarraituko dute Errebal taldearekin eta ondoren, 17:15etan, kalejira egingo da Baratze pilotalekura.

Fotos

Vídeos