Dantza, musika, txapelketak eta jolasak Fleming herri eskolako kurtso amaieran

Dantza eta musika emanaldi koloretsuekin batera, pilota txapelketak eta jolas saioak ere egin zituzten. /  ARGAZKIAK ARRATIBEL
Dantza eta musika emanaldi koloretsuekin batera, pilota txapelketak eta jolas saioak ere egin zituzten. / ARGAZKIAK ARRATIBEL

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Urtero bezala 'Fleming Herri Eskolak' kurtsoari amaiera emateko festa giro ederrean ospatu zuten Behar Zanako frontoian. Bertan, musika, dantza, jolasak... denetarik egon zen ikasleen eskutik.

Goizean hasi ziren antolatutako ekintzak. Aurrena, pala eta esku pilota txapelketa jokatu ziren, Arra-tzainen. Gero, eguerdian, dantza eta musika emanaldia izan zen Behar Zana frontoian.

Aurrena, sariak banatu zizkieten pilota taldekoek pilotari guztiei. Ondoren, dantza eta musika saioak prestatu zuten. Aurten ere, ikasleek gogo handiz egindako dantzak zein abestiak, beraien gurasoei eskaini zizkien. Familientzako esker oneko hitzak ere izan ziren ikasturte amaierako jaialdian

Gero, denak, ikasle, irakasle eta gurasoak, 400 pertsona inguru, elkartu ziren bazkaltzea frontoian. Arratsaldean, berriz, eguna ondo amaitzeko, nahiko jolas eta dantza egiteko aukera ere izan zuten, beraz, egun ederra benetan!

«Ekitaldi hau burutzeko, ikasle, irakasle eta gurasoen laguntza beharrezkoa izan zen, beraz, mila esker bertan parte hartu zenuten guztioi. Aupa Fleming!!!», azaldu dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos