Dantza ikuskizuna, mus txapelketa eta mendi irteera asteburuan

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Urtero legez, Idiazabalgo Kimu Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetarako. Ostiralean, hilak 17, 19:30ean, Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen eta Idiazabalgo Axari dantza taldeko gazteen dantza ikuskizuna, Zelaako kiroldegian.

Larunbatean, hilak 18, arratsaldeko 16:00etan mus txapelketa jokatuko da Xume tabernan, izen ematea 15:30etik 16:00etara izango da. Lauetan, zozketa eta hasiera. Igandean, berriz, goizeko 9:00etan, oinez Atxurbira irteera, herriko plazatik abiatuta.

Bestalde, gaur bingo saioa jokatuko da Jubilatuen Elkartean, 18:00etatik 20:00etara.

Fotos

Vídeos