Dantza eta hamaiketakoa San Migel egunean

Udaleko kideak mezaren ondoren. /
Udaleko kideak mezaren ondoren.

NÚÑEZ IRURA.

XEguraldia lagun, irurarrek herriko zaindariaren eguna ospatu zuten atzo. Usadioa jarraituz, meza nagusia izan zen San Migel elizan eta segidan guztientzako hamaiketakoa eskaini zen plazan. Herritar ugari izan ziren bertara gerturatu zirena salda eta haragi eta txorizo egosi pintxoak dastatzera.

Arratsaldean haurrek ederki pasa zuten jolasean eta dantzan Eidabe taldearen 'Txapela buruan eta dantza munduan' ikuskizunarekin. Gustura aritu ziren mota ezberdinetako estilo dantzatuz.

Gaurko egitaraua

Xare partidekin hasiko da gaurko eguna, Trinketean Joxi Lopetegik eta Eki Apeztegiak Xabier Santanoren eta Julen Apeztegiaren aurka jokatuko dute. Ondoren, 12:30ean joko tradizionalak antolatuko dira adin guztietako herritarrentzako plazan eta 14:00etan herri bazkaria izango da.

Bazkalondoren, musika dantzagarria izango da herrian zehar. 19:00etan, buruhandi eta erraldoiek kalejira egingo dute Loatzoko txistulari eta trikitilariekin. Gaueko 23:15ean, Zea Mays taldearen kontzertua hasiko da eta ondoren DJ Bull-en emanaldia goizeko 5:00ak arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos